New Getxo Hapo EUS

 

EZAGUTU EZAZU GETXOKO HAPO BERRIA! 


 

Getxoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) behin-behineko onarpena

Getxoko HAPO uztailaren 26ko ezohiko osoko bilkuran behin-behinean onartu zuten.
 

Udal Gobernuak uztailaren 1ean eman zien oposizioko taldeei Getxoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren dokumentua, herritarren eta talde politikoen ekarpenak biltzen dituena. Aste batzuk geroago, uztailaren 19an, Lurralde Informazio Batzordeak dokumentua onartu zuen. Ondoren, dokumentua behin-behinean onartu zen joan den ostiralean, uztailaren 26ko ezohiko osoko bilkuran.

Aipagarria da hasierako onespena 2022ko irailean izan zela. Aipatutako uztaileko osoko bilkuran dokumentu berria onartu ostean, eta,  Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduko Batzordeak aldeko txostena idatzi ondoren, behin-betiko onartuko da.Getxoren etorkizuna zehaztuko duen HAPO berriaren tramitazioan beste urrats bat da.


 

Zer fase ditu eta non gaude?

 

Gaur egun indarrean dagoen HAPO 2001ekoa da. Berrikuspena nahitaezkoa da, eta prozesu luzea da, hainbat faserekin, behin betiko onartu arte. 2013 eta 2015 artean, lehen parte hartzeko prozesua eta erakusketa-aldia egin ziren, eta Aurrerakinaren dokumentu teknikoan jasota dauden hainbat alternatiba eratorri ziren bi ekintza hauetatik.

 

2018an, Udalak HAPOren berrikuspenari ekin zion berriro, alternatibak eguneratuta eta getxotar guztientzat irekita zegoen parte hartzeko prozesu batekin, plan berriaren irizpideak eta helburuak zehazteko. Horiek 2019ko maiatzean onartu ziren, gero arau-aldaketa baten bidez eguneratu ziren eta 2020ko martxoan bigarren aldiz onartu ziren. Gainera, 2019an parte hartzeko prozesu espezifiko bat egin zen HAPOn genero-ikuspegia txertatzeko.



2022ko irailean, HAPOk urrats garrantzitsu bat eman zuen Hasierako Onespenaren dokumentuarekin. 2024ko uztailean, HAPOren dokumentua behin-behinean onartu zen ezohiko osoko bilkuran. Mugarri aipagarria da, plana bere azken helburura hurbiltzen baitu, Behin Betiko Onespenera, oraingo 2001eko HAPO ordezkatuz.



 

 

Sin definir
Main Image call to action icon: 
Color for text of the links : 
 
Project: 
Tile content: 
Tile Text: 

Zer da HAPOa (Hiri Antolamendu Plan Orokorra)?

HAPOa (Hiri Antolamendu Plan Orokorra) udalerriaren erabateko antolakuntza aurrera eramateko oinarrizko tresna nagusia da.

Hau da, HAPOak zer, non eta zenbat egin daitekeen arautzen du udalerriko eremu fisikoan.


Zer arautzen du?

HAPOak udalerriko lurzorua sailkatzen du (hiri-lurzorua, lurzoru urbanizagarria eta lurzoru urbanizaezina), lurzorua kalifikatzen du bere erabilera finkatuz (bizitegirako, jarduera ekonomikoak, ekipamenduak…) eta zenbat eraiki daitekeen ezartzen du (eraikigarritasuna).

Hau da, HAPOak zer, non eta zenbat egin daitekeen arautzen du udalerriko eremu fisikoan.

Zein udalerri-eredu daukagu gaur egun eta zein nahi dugu etorkizunerako? Zeintzuk dira geure beharrak espazio libre, etxebizitza eta ekipamenduei dagokienez eta nola nahi dugu HAPOak horiei erantzutea? Jarduera ekonomikoetarako espazio gehiago behar al dugu?... HAPOak horiei, besteak beste, ekin beharko die.

 

Hiri lurzorua jadanik eraldatuak dauden lurrak dira, hiri sarearen barne dauden edo modu errazean barneratu daitezkeen lurrak. Auzoak, berne dituzten eraikin, plaza eta parkeekin batera hiri lurzoruaren parte dira.

Lurzoru urbanizaezina hiri garapen bezala eraldatzea egokia ez deneko udalerriko lurrak dira. Ingurune naturala, landa ingurunea etab. da.

Lurzoru urbanizagarria hiri sarearen barne ez dauden eta modu errazean barneratu ezin diren udalerri lurzoruek sortzen dute. Aproposak epaitzen dira hiri erabileren laguntzaile bezala, aurretikako hirigintza eraldaketa jasotakoan.


Zertarako balio du?

HAPOak udalerriaren egitura fisikoa espazialki antolatzeko balio du, bai elementu eraiki zein ez eraikien kasuean. Hau da, udalerriaren espazio fisikoa antolatzen du. Esaterako, etxebizitza garapen berriak non kokatuko diren arautzen du, bai eta jarduera ekonomikoetarako espazioak, ekipamenduak, espazio publikoak, mugitzen garen eremuak (oinez, txirrindaz, garraio publikoz eta kotxez) ere, eta udalerriaren ingurune naturala babesten du.


 

Action call 1 - Icon: 
Action call 2 - Icon: 
Hide Tile?: 
0
Tile Text: 

Zergatik da garrantzitsua?

HAPOa garrantzitsua da udalerriaren lurzoruen eta eraikinen erabilera arautzeko erraminta juridiko bat izateagatik. Arau juridiko bezala, eskubide eta betebeharrak ezartzen ditu eta pertsona publiko eta pribatuak lotzen ditu.

Udalerriaren egitura fisikoaren gain (lurtzoru eta eraikinak) bakarrik eragiten badu ere, udalerriaren ekonomia, gizarte eta ingurugiroaren garapenean guztitz eragiten du.

Laburbilduz, HAPOak Getxok nolakoa izan nahi dueneko ikuspegia sortzen du, bai labur zein epe luzetara.


Zer fase ditu eta non gaude?

Gaur egun indarrean dagoen HAPO 2001ekoa da. Berrikuspena nahitaezkoa da, eta prozesu luzea da, hainbat faserekin, behin betiko onartu arte. 2013 eta 2015 artean, lehen parte hartzeko prozesua eta erakusketa-aldia egin ziren, eta Aurrerakinaren dokumentu teknikoan jasota dauden hainbat alternatiba eratorri ziren bi ekintza hauetatik.

2018an, Udalak HAPOren berrikuspenari ekin zion berriro, alternatibak eguneratuta eta getxotar guztientzat irekita zegoen parte hartzeko prozesu batekin, plan berriaren irizpideak eta helburuak zehazteko. Horiek 2019ko maiatzean onartu ziren, gero arau-aldaketa baten bidez eguneratu ziren eta 2020ko martxoan bigarren aldiz onartu ziren. Gainera, 2019an parte hartzeko prozesu espezifiko bat egin zen HAPOn genero-ikuspegia txertatzeko.


2022ko irailean, HAPOk urrats garrantzitsu bat eman zuen Hasierako Onespenaren dokumentuarekin. Mugarri aipagarria da, plana bere azken helburura hurbiltzen baitu, Behin Betiko Onespenera, oraingo 2001eko HAPO ordezkatuz.


 

Action call 1 - Icon: 
Action call 2 - Icon: 
Hide Tile?: 
0
Tile Text: 

Zer ez da HAPOa (Hiri Antolamendu Plan Orokorra)?

HAPOak ez du arautzen, esaterako, udalerri baten enplegu-politika. Esparru horretan egin dezakeena, udalerrian jarduera ekonomiko nahikoak kokatzeko espazioa dagoen ikertzea da, eta, beharrezkoak izanez gero, erabilera horretarako espazio berriak aurreikusi ditzake.  

Era berean, HAPOak ez ditu xehetasunak zehazten; adibidez, ez ditu autobus geltokiak kokatzen. Hirigintza obretan ere ez du zer esanik, ez ditu parke batean jar daitezkeen bankuak zehazten ezta zebrabide gehiago egokitzen.


Zer muga ditu?

Udalerriko erraminta juridiko bat izanda ere, HAPOak udalerriaz gaindiko administrazioetatik datozen baldintza anitz ditu, eta hauek ere, bere baitan integratu behar ditu.

HAPOak legegintza sektoriala erantsi behar du bai eta Estatu eta Eusko Jaurlaritzatik datozen aplikazio zuzeneko arauak ere (estandar-hirigileak, adibidez), esaterako hurrengoei dagokienak; itsasertzak, ura, errepideak, metroa, aireportuaren eragina, lurzoru kutsatuak, ondarea edo telekomunikazioak. Zehazki, etxebizitzaren esparrua, Lurralde Antolaketa Gidalerroen (LAG) bitartez arautua dago, Eusko Jaurlaritzatik (eta LZPak eskualde mailan), HAPOarekin antola daitezkeen etxebizitza kopurua neurtuz. Hau da, gehienezko eta gutxienezko kopuruak ezartzen ditu. Honez gain, HAPOak Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lurralde-plan sektorialak (LPS) ere integratu behar ditu errepideei, itsaslabar antolamenduari, nekazaritza eta basozaintza antolamenduari, ibai eta erreka antolamenduei dagokienez, besteak beste.

Bestalde, HAPOaren Aurrerakinaren partaidetza prozesuak ahalik eta kantitate eta dibertsitate gehieneko ekarpenak jasotzea du helburu, plangintza berria aberasteko, dituen edukiak eta aukerazko proposamenak egiaztatu eta osatu, emaitza loteslea izan gabe

Azkenik, beharrezko faktore sozioekonomikoa aipatu behar da HAPOan aurreikusitakoak aurrera eraman ahal izateko. Esaterako, 2001eko HAPOak 5.000 etxebizitza inguru aurreikusten zituen, erdia hiri lurzoruan eta beste erdia lurzoru urbanizagarrian. 2018 arte, hiri lurzoruan aurreikusitakoetatik batzuk eraiki dira eta, ordea, lurzoru urbanizagarrirako aurreikusitakoak ez dira garatu. Bi egoeretan, ekonomi eta planarekin zer ikusirik ez zuten faktoreen abagunearen ondorioz.


Action call 1 - Icon: 
Action call 2 - Icon: 
Hide Tile?: 
0
Width of the left side text area: 
12
Space between the tiles: 
2 %
Number of columns : 
3
Remove grey border: 
0
Width of the list of tiles: 
1200