Getxoko HAPO

HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRAREN BERRIKUSPENA

GENERO IKUSPEGIAREN INTEGRAZIOAREN PARTE HARTZEAREN AMAIERA

 

HAPOren berrikuspena dela eta, Getxoko Udalatik zure iritzia jakin nahi izan du udalerrian generoarekin eta inklusioarekin zerikusia duten hainbat gaiei buruz.


Hori zeregin teknikoa bada ere, pertsonen eguneroko bizitzan duen eragina dela eta, ikuspegiazabaldu nahi izan dugu, etorkizuneko planak Getxoko jendearen beharrei erantzunahal izan dezan; emakume, gizon, adineko, haur, gazte eta beste hainbatenak.


Horregatik, HAPOren Aurrerakin-fasearen “ikuspegi inklusiboa”-ri berriro ekinez, oraingo fasea (Hasierako Onespena) lantzeko, zure iritzia jakin nahi izan dugu Getxoko espazio publikoari eta eraikuntzei buruzko hainbat gaien gainean.


Parte-hartu duzuen guztioi lankidetza eskertzen dizuegu. Eskerrik asko!

 

 

 

 

 

    

 

Zer da HAPOa (Hiri Antolamendu Plan Orokorra)?

HAPOa (Hiri Antolamendu Plan Orokorra) udalerriaren erabateko antolakuntza aurrera eramateko oinarrizko tresna nagusia da.

Hau da, HAPOak zer, non eta zenbat egin daitekeen arautzen du udalerriko eremu fisikoan.


Zer arautzen du?

HAPOak udalerriko lurzorua sailkatzen du (hiri-lurzorua, lurzoru urbanizagarria eta lurzoru urbanizaezina), lurzorua kalifikatzen du bere erabilera finkatuz (bizitegirako, jarduera ekonomikoak, ekipamenduak…) eta zenbat eraiki daitekeen ezartzen du (eraikigarritasuna).

Hau da, HAPOak zer, non eta zenbat egin daitekeen arautzen du udalerriko eremu fisikoan.

Zein udalerri-eredu daukagu gaur egun eta zein nahi dugu etorkizunerako? Zeintzuk dira geure beharrak espazio libre, etxebizitza eta ekipamenduei dagokienez eta nola nahi dugu HAPOak horiei erantzutea? Jarduera ekonomikoetarako espazio gehiago behar al dugu?... HAPOak horiei, besteak beste, ekin beharko die.

 

Hiri lurzorua jadanik eraldatuak dauden lurrak dira, hiri sarearen barne dauden edo modu errazean barneratu daitezkeen lurrak. Auzoak, berne dituzten eraikin, plaza eta parkeekin batera hiri lurzoruaren parte dira.

Lurzoru urbanizaezina hiri garapen bezala eraldatzea egokia ez deneko udalerriko lurrak dira. Ingurune naturala, landa ingurunea etab. da.

Lurzoru urbanizagarria hiri sarearen barne ez dauden eta modu errazean barneratu ezin diren udalerri lurzoruek sortzen dute. Aproposak epaitzen dira hiri erabileren laguntzaile bezala, aurretikako hirigintza eraldaketa jasotakoan.


Zertarako balio du?

HAPOak udalerriaren egitura fisikoa espazialki antolatzeko balio du, bai elementu eraiki zein ez eraikien kasuean. Hau da, udalerriaren espazio fisikoa antolatzen du. Esaterako, etxebizitza garapen berriak non kokatuko diren arautzen du, bai eta jarduera ekonomikoetarako espazioak, ekipamenduak, espazio publikoak, mugitzen garen eremuak (oinez, txirrindaz, garraio publikoz eta kotxez) ere, eta udalerriaren ingurune naturala babesten du.


 

Zergatik da garrantzitsua?

HAPOa garrantzitsua da udalerriaren lurzoruen eta eraikinen erabilera arautzeko erraminta juridiko bat izateagatik. Arau juridiko bezala, eskubide eta betebeharrak ezartzen ditu eta pertsona publiko eta pribatuak lotzen ditu.

Udalerriaren egitura fisikoaren gain (lurtzoru eta eraikinak) bakarrik eragiten badu ere, udalerriaren ekonomia, gizarte eta ingurugiroaren garapenean guztitz eragiten du.

Laburbilduz, HAPOak Getxok nolakoa izan nahi dueneko ikuspegia sortzen du, bai labur zein epe luzetara.


Zer fase ditu?

Egun indarrean dagoen HAPOa 2001ean onartu zen. Honen berrikuspena, nahitaezkoa dena eta behin betiko onarpenera iritsi arte, hainbat fase dituen prozesu luze batean datza. 2013 eta 2015 artean lehen partaidetza-prozesu bat eta erakusketa bat burutu zen, alternatiba ezberdinak izan zituena, Aurrerapenerako dokumentu teknikoan jasoak.

2018an, HAPOaren berrikuspena berrartzen da alternatiba eguneratu eta partaidetza-prozesu publiko baten bitartez, getxotar herritargoari zuzendua, HAPOaren irizpide eta helburuak zehazteko xedeaz. Hauen arabera etorkizuneko HAPOa idatziko da, hasierako, behin-behineko eta behin-betiko faseetan zehar.


 

Zer ez da HAPOa (Hiri Antolamendu Plan Orokorra)?

HAPOak ez du arautzen, esaterako, udalerri baten enplegu-politika. Esparru horretan egin dezakeena, udalerrian jarduera ekonomiko nahikoak kokatzeko espazioa dagoen ikertzea da, eta, beharrezkoak izanez gero, erabilera horretarako espazio berriak aurreikusi ditzake.  

Era berean, HAPOak ez ditu xehetasunak zehazten; adibidez, ez ditu autobus geltokiak kokatzen. Hirigintza obretan ere ez du zer esanik, ez ditu parke batean jar daitezkeen bankuak zehazten ezta zebrabide gehiago egokitzen.


Zer muga ditu?

Udalerriko erraminta juridiko bat izanda ere, HAPOak udalerriaz gaindiko administrazioetatik datozen baldintza anitz ditu, eta hauek ere, bere baitan integratu behar ditu.

HAPOak legegintza sektoriala erantsi behar du bai eta Estatu eta Eusko Jaurlaritzatik datozen aplikazio zuzeneko arauak ere (estandar-hirigileak, adibidez), esaterako hurrengoei dagokienak; itsasertzak, ura, errepideak, metroa, aireportuaren eragina, lurzoru kutsatuak, ondarea edo telekomunikazioak. Zehazki, etxebizitzaren esparrua, Lurralde Antolaketa Gidalerroen (LAG) bitartez arautua dago, Eusko Jaurlaritzatik (eta LZPak eskualde mailan), HAPOarekin antola daitezkeen etxebizitza kopurua neurtuz. Hau da, gehienezko eta gutxienezko kopuruak ezartzen ditu. Honez gain, HAPOak Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lurralde-plan sektorialak (LPS) ere integratu behar ditu errepideei, itsaslabar antolamenduari, nekazaritza eta basozaintza antolamenduari, ibai eta erreka antolamenduei dagokienez, besteak beste.

Bestalde, HAPOaren Aurrerakinaren partaidetza prozesuak ahalik eta kantitate eta dibertsitate gehieneko ekarpenak jasotzea du helburu, plangintza berria aberasteko, dituen edukiak eta aukerazko proposamenak egiaztatu eta osatu, emaitza loteslea izan gabe

Azkenik, beharrezko faktore sozioekonomikoa aipatu behar da HAPOan aurreikusitakoak aurrera eraman ahal izateko. Esaterako, 2001eko HAPOak 5.000 etxebizitza inguru aurreikusten zituen, erdia hiri lurzoruan eta beste erdia lurzoru urbanizagarrian. 2018 arte, hiri lurzoruan aurreikusitakoetatik batzuk eraiki dira eta, ordea, lurzoru urbanizagarrirako aurreikusitakoak ez dira garatu. Bi egoeretan, ekonomi eta planarekin zer ikusirik ez zuten faktoreen abagunearen ondorioz.


Welcome to Citizen