HAPOa ardazten duten 10 gaiak


Ulermena errazteko, HAPOaren Aurrerakinaren edukiak 10 gaitan antolatu dira. Lehenengo zortziak plangintzaren aplikazio zuzenekoak dira; gainontzeko biak zeharkako gaiak dira, HAPOak ez du zuzenean hauen gainean arautzen baina, badu haiekiko eragina. Beraz, nahitaezkoa da hasieratik hauek ere kontuan izatea.

 

 


 G01 LURRALDE- ETA HIRI-ESTRATEGIA

 G02 INGURU NATURALA ETA PAISAIA

 G03 KOMUNIKAZIO- ETA MUGIKORTASUN-SISTEMA

 G04 ESPAZIO PUBLIKOA ETA BERDEGUNEAK

 G05 ETXEBIZITZA

 G06 JARDUERA EKONOMIKOAK

 G07 EKIPAMENDUAK ETA AZPIEGITURAK

 G08 ONDAREA

 G09 IKUSPUNTU BARNERATZAILEA

 G10 JASANGARRITASUNA ETA KLIMA-ALDAKETA


 

 

 

 

 

 G01 LURRALDE- ETA HIRI-ESTRATEGIA

Lurralde eta hiri estrategiak udalerriak nahi duen etorkizuna zehaztu egiten du, lineak edo egitura orokorra, esparru fisikotik.

Esaterako, eredu kompaktu eta nahastu batengatik apostu egitea edo, aitzitik, hiri lurzoruan erabilera bereizi eta dentsitate baxuetako eredu batengatik apostu egitea. Horrelako erabakiek zuzenki eragiten diote udalerriaren egituraketa fisikoei, eta zeharka eragiten dute ere gizarte, ekonomi eta jasangarritasunaren garapenaren gainean.

 

HAPOaren Aurrerakina: gakoak

 

  • Lurzoru gutxiago eta era eraginkorrean okupatzea.
  • Erabilerak bateragarri egitea.
  • Zuzkidurak gehitzea (aparkalekuak, espazio libreak, ekipamenduak…).
  • Dentsitate ertainak/erdi-handiak sustatzea.

 

 

 Gehiago irakurri...

 

 


 

 

 

 

 G02 INGURU NATURALA ETA PAISAIA

Paisaia eta natura inguruneak lurzoru naturala eta udalerriko biodibertsitatea babestea bilatzen du, ingurugiro arriskuak murriztea eta natura eta hiri-paisaiak integratzea.

 

HAPOaren Aurrerakina: gakoak

  • Ingurune naturala babestea eta berreskuratzea.
  • Aztarna ekologikoa murriztea.
  • Nekazaritza bultzatzea.
  • Biodibertsitatea galtzea saihestea eta azpiegitura berdea indartzea.
  • Itsasertzaren balioa azpimarratzea.

 

 Gehiago irakurri...

 

 


 

 

 

 

 G03 KOMUNIKAZIO- ETA MUGIKORTASUN-SISTEMA

Komunikazio sistemak eta mugikortasunak kanpo komunikazio sistemak osotzea, aldameneko udalerriekikoak, zein barne mugikortasuna hobetzea barneratzen ditu. Komunikabide jasangarrienak bultzatu behar ditu; oinezkoak eta bizikletazkoak, garraio publikoarekin eskutik. Era berean, ibilgailu pribatuaren aparkatze eta zirkulazio beharrak erantzun behar ditu.  

 

HAPOaren Aurrerakina: gakoak

  • Oinezkoen eta bizikletazkoen mugikortasuna sustatzea adin guztietan, sareak beren lotura-puntuetan edo zailtasuna duten puntuetan batuz (igogailuen, eskailera mekanikoen eta beste hainbaten bitartez).
  • Oinezkoentzako/bizikletazkoentzako sareen bitartez ekipamenduak auzoekin lotzea.
  • Aldameneko udalerriekin loturak hobetzea.
  • Igogailuak eraikitzea portu zaharrean eta desnibel handiko beste hainbat puntuetan.

 

 Gehiago irakurri...

 

 


 

 

 

 

 G04 ESPAZIO PUBLIKOA ETA BERDEGUNEAK

Espazio publikoa hirigintza aktibo nagusia da, udalerri osoaren egongela da. Hiri parke handian eta espazio libreak zein gertuko parkeak  edo enparantzak barneratzen ditu.

Nahikoa al da Getxoko espazio publikoa? Espazio publiko eta gune berde berriak behar al dira? Eta non: hiri lurzoruan edo landa lurzoruan?

 

HAPOaren Aurrerakina: gakoak

  • Neurri bateko edo hiri-bilbearen aldean tamaina nahikoa duten espazio libreen zuzkidura handitzea.

 

 Gehiago irakurri...

 

 

 


 

 

 

 

 G05 ETXEBIZITZA

Etxebizitza gaiak hiritarren etxebizitza beharrak asetzea du, lehenik, helburu. Getxok 2001etik 2018ra 6000 biztanle galdu ditu, eta gazteentzako etxebizitza behar sendoa dauka, askok ordera gertuko beste udalerritara bizitzera joatea hautatzen baitute (Leioa, Berango, Sopela, Urduliz, etab.).

Plangintza berriak alternatiba ezberdinak aztertzen ditu etxebizitza kalifikazio ezberdinekin eta egoitza garapen berrietarako kokapenekin. Lurralde antolamenduaren gidalerroek (Eusko jaurlaritzako LAG) kuantifikazioa baldintzatzen dute, balio minimoak eta maximoak ezarriz.

 

HAPOaren  Aurrerakina: gakoak

  • Babeseko etxebizitzak sustatzea.
  • Etxebizitzak zatikatzea sustatzea (tamaina, tipologia eta beste hainbat ezaugarrien arabera).
  • Baimentzea estalkipeko lokalak etxebizitza bihurtzea.
  • Dentsitate ertainak/erdi-handiak sustatzea.

 

Gehiago irakurri... 

 

 


 

 

 

 

 G06 JARDUERA EKONOMIKOAK

Jarduera ekonomikoekin jarduera bat burutu ahal izateko lurzoruen eta eraikuntza aurreikuspenei egiten zaie erreferentzia eta udalerrian bertan sortzen den empleguarekin lotuta dago.

 

HAPOaren Aurrerakina: gakoak

  • Jarduera ekonomikoak eta erabileren nahasketa sustatu eta garatzeko estrategien alde egitea.
  • Jarduera tertziarioak eta lehenengo sektorekoak gailentzea (ez da proposatzen lurzoru industrial berria mugatzea).

 

Gehiago irakurri...  

 

 


 

 

 

 

 G07 EKIPAMENDUAK ETA AZPIEGITURAK

Ekipamenduek herritarrei gizarte ongizatea ematen diete eta, nagusiki, hurrengoak izaten dira; hezkuntzazkoak (eskolak, ikastetxeak…), osasunekoak (osasun zentruak), soziokulturalak (liburutegiak, kultur-gelak, kontserbatiorioak…), kirolezkoak (polikiroldegiak, kirol zelaiak…), asistentziazkoak (zahar-egoitzak) edo haurreskolak, besteak beste.

Planak ekipamenduentzako erabilera eta kokapenak aurreikusten baditu ere, batzuk bestelako udalerri gaineko administrazioen menpe daude (hezkuntza eta Osasuna, Eusko Jaularitzaren menpe edo asistentziazkoak, Diputazioaren menpe).

 

HAPOaren Aurrerakina: gakoak

  • Ekipamendu mistoko hainbat sistema eratzea.
  • Ekipamenduak deszentralizatzea eta euren artean osagarriak izatea.

 

Gehiago irakurri... 

 

 


 

 

 

 

 G08 ONDAREA

Ondarearen barne ondare artistikoaren mantenua dago (eraikinak edo hiri elementu isolatu edota multzoak bezala) bai eta birsorkuntza eta birgaitze hiri eremuak ere.

 

HAPOaren Aurrerakina: gakoak

  • Kultura, natura- eta arkitektura-ondarearen balioa nabarmentzea.

 

Gehiago irakurri... 

 

 


 

 

 

 

 G09 IKUSPUNTU BARNERATZAILEA

Ikuspegi barneratzailea HAPOan zeharkako gai bat da, beharrezko ikuspuntu zehatz batzuk prozesura ekartzea bilatzen dueña, esaterako, emakumeen ikuspuntua, nagusien ikuspuntua, haurrena, mugikortasun gutxiko pertsonena, etab.

Azken finean, “beste betaurrekoak jartzea” Getxoko etorkizunean, HAPOaren bitartez, getxotar guztien behar bateratuei erantzuteko.

 

HAPOaren Aurrerakina: gakoak

  • Honakoen aldeko eredu bat bultzatzea: hiri trinkoa, erabileren nahasketa, irisgarritasuna eta segurtasuna eta beharrean daudenek etxebizitza lortu ahal izatea.

 

 Gehiago irakurri...

 


 

 

 

 

 G10 JASANGARRITASUNA ETA KLIMA-ALDAKETA

Jasangarritasuna eta aldaketa klimatikoa ere kalitatezko udalerri bat lortzeko, egungo biztanle zein gerora datozen belaunaldientzat, zeharkako gai bat da HAPOan. Horretarako, jasangarritasun alderdi orokorrak kontemplatzen ditu, adibidez, aldaketa klimatikoaren arintzea eta honen eraginei egokitzea.Arintzea diogunean, plangintzaren bitartez, Getxok eta getxotarrek CO2 igorpenak murriztea bilatzeaz ari gara. Egokitzeaz ari garenean, efektu kaltegarriak aurreikusteaz, erantzuteko ahalmena handitzeaz eta arrisku klimatikoen aurrean ditugun ahuleziak murrizteaz ari gara.  

 

HAPOaren Aurrerakina: gakoak

  • Dentsitate ertaineko hiri trinko baten alde egitea.
  • Klima aldaketara egokitzeko neurriak sustatzea.
  • Ibilgailu pribatuaren  erabileraren aurka ordezko mugikortasuna sustatzea.

 

Gehiago irakurri...