Zer da genero berdintasuna?


“Genero berdintasuna emateko tratu berdintasunaz gainera, diskriminazio eza ere eman behar da, baita aukera berdintasuna ere, hau da, eskubide guztiak era eraginkorrean jarduteko aukera, gizarte eta ekonomia onura eta baliabideetarako sarrera eta kontrola.” Emakunde

 

Zer da Bilbo Zaharraren BEBEBa?


BEBEB (Bilbo Zaharraren Barne Eraberrikuntza eta Birgaikuntzarako Egitamu Berezia) eraikinak eta espazio libreak arautzen dituen hirigintza plana da Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan.

 

Zergatik generoaren barneratzea?


Genero-ikupegiaren barneratzeak, emakume eta gizon guztiek baldintza berdinetan baliabideak  eskuragarri izatea ahalbidetzen du, edonolako diskriminazioa ezabatuz eta berdintasuna bultzatuz.

Hirigintzak eguneroko bizitzan eragina duenez gero, hainbat behar identifikatzen dira hiri espazioen inguruan. Hori dela eta, beharrezkoa ikusten dugu ikuspegi inklusiboago bat barneratzea BEBEBan gizartearen ongizatea hobetzeko hirigintzak hau egin ahal duen neurrian: mugikortasuna, espazio libreak, eraikuntza eta hirigintza segurtasuna...

Genero-ikuspegia barneratzea BEBEBan, emakume eta gizonen beharrei erantzun orekatua ematea bilatzen du, baita beste kolektiboen beharrei ere, hala nola haurrak, nagusiak, gazteak, kultura ezberdinetako pertsonak....

Modu honetan, BEBEBak egun dauden desberdintasuna ezabatuko ditu eta berdintasuna bultzatuko du, hirigintzak eraikin eta espazio publikoa arautuz eguneroko bizitzan eragina duen heinean. 

Emaitza bezala lortuko diren neurriak, ez dira soilik emakumeentzako onurak izango, baizik eta pertsona guztientzako, hirigintza inklusibo baterako bidean. Hala eta guztiz ere, halako neurriak hartzen ez badira, emakumeen kalterako izango da nagusiki. 

 

Zertan datza genero-ikuspegia barneratzea BEBEBan?


Ulermena errazteko, BEBEBko genero-ikuspegiaren barneratzearen edukia 9 gaietan banatu da:

  • SEGURTASUNA HIRIGINTZAN
  • MUGIKORTASUN JASANGARRIA ETA IRISGARRITASUNA
  • BATERATZEA ETA DENBORA KUDEAKETA
  • ETXEBIZITZAREN IRISGARRITASUNA ETA ESKURAGARRITASUNA
  • ZERBITZU, ZUZKIDURA ETA ESPAZIO PUBLIKOETAKO IRISGARRITASUNA
  • ENPLEGUA ETA EKONOMIAREN ESKURAGARRITASUNA
  • EZAGUTZA ETA ONARPEN SOZIALA
  • HIZKUNTZA EZ SEXISTAREN ERABILERA
  • GOBERNANTZA BERDINTZAILEA

 

 

 


 

01 SEGURTASUNA HIRIGINTZAN

Gai hau da egun "genero hirigintzan" gehien lantzen dena. Segurtasunaren sentsazioan erabigina duten hainbat alde daude eta asko hirigintzan joratu daitezke. Adibidez, espazioaren kontrol bisuala eta pertsonen fluxuak egunaren orgutegi ezberdinetan. Aipagarria da hirigintza-segurtasuna funtzezkoa dela, ez soilik emakumeentzako, baizik eta pertsona guztientzako. 

 

02 MUGIKORTASUN JASANGARRIA ETA IRISGARRITASUNA

Irisgarritasuna beharrezkoa da eskubie eta ondasunekiko, eta bizimudo independientean, giza-partaidetzan eta aukeren berdintasunean oinarritzen da.

 

03 BATERATZEA ETA DENBORA KUDEAKETA

Gai hau funtzeskoa da etzebizitzen eta zerbitzu, enplegu, suskidura, merkataritza ezberdinen gertutasuna hobetzeko. Horrela lana eta familia bateragarri egiteko, genero-rolen arabera, eta joan etorriak murrizteko.

 

04 ETXEBIZITZAREN IRISGARRITASUNA ETA ESKURAGARRITASUNA

Gai honetan etxebizitza bi ikuspuntutatik lantzen da: alde batetik, etxebizitzaren eskuragarritasun ekonomikoa, eta bestetik, eraikinaren irisgarritasun fisikoa. Gai hauek garrantzia handia dute emakumearen eguneroko bizitzan,  emakumeak baitira zailtasun gehiago dituztenak gaitasun ekonomiko txikiagoa dutelako, eta estadistiken esanetan, etxebizitza delako enplegu ez ordainduaren lantokia.

 

05 ZERBITZU, ZUZKIDURA ETA ESPAZIO PUBLIKOETAKOIRISGARRITASUNA

Gai honek bereziki hurrengo suskidurak lantzen ditu: osasun, kultural, eskola eta sorospenekoak, hauen baitira emakumeak gehien erabiltzen dituztenak. Zerbitzu hauen kokapenak lotura zuzena du gizarte-garapenarekin eta bizi-kalitateari eragiten dio.

 

06 ENPLEGUA ETA EKONOMIAREN ESKURAGARRITASUNA

Este tema también dispone de un doble enfoque, Gai hone ere ikuspegi bikoitza dauka; bai langilearen ikuspegitik zein eroslearen ikuspegitik. Enpleguari dagokionez, hirigintzak tipologia ezberdinentzako espazioak ahalbidetzen ditu, hala nola, komertzioa, ostalaritza... Beste alde batetik, komertzio eta gertuko merkataritzaren eskuragarritasuna, oso erlazio estua dute familia eta lanbidearen uztartzearekin, eta azken finean, onartuta dauden genero-rolenkin., con los roles de género aún asumidos.

 

07 EZAGUTZA ETA ONARPEN SOZIALA

Gaur egun, emakume eta gizonezkoen arteko ezberdintasun handia dagoenez onarpenari dagokionez, gai honek zenbait osagai integratu nahiko lituzke hirigintzan bi generoek bedintasunezko onarpena izan dezaten (kale, plaza, parke eta eraikinen izenak, baita horien elementu bereizgarrienak, idazkunak, armarriak...)

 

08 HIZKUNTZA EZ SEXISTAREN ERABILERA

Ideia honen oinarria da "aipatzen ez dena ez da existitzen". Hori dela eta, generoari dagokionez, hizkuntzaren erabilera eragina dauka.

 

09 GOBERNANTZA BERDINTZAILEA

Gobernantza, generoari dagokionez, erabiak hartzeko prozesuen azterlana egitean datza, kontuan izanik honek duen eragina gizon eta emakumeen eguneroko bizitzetan.